Ikusi ezin dena ikustaraztea

Orain egun gutxi, hauxe plazaratu zuten zenbait komunikabidek: minbiziaren gainean 2020ari begirako zientzialarien aurreikuspenak bete egin ziren 2015ean. Espezialistek dioskue faktore batzuk kontrolatu daitezkeela, eta minbiziak sortutako heriotza-tasaren herena saihestu daitekeela.

Badira beste gaixotasun batzuk, ezezagunakoak, baina gaixoak ezgaitzen dituztenak. Sentsibilizazio Zentralaren Sindromeak barne hartzen ditu hauek: fibromialgia, neke kronikoa, askotariko sentsibilitate kimikoa eta hipersentsibilitate elektromagnetikoa.

Ohiko arrisku-faktoreak: tabakoa, alkohola, sedentarismoa, elikadura eta poluzioa dira faktoreetako batzuk. Guztiak ere, neurri handi batean, geuk kontrolatzeko modukoak.

Begiak zabaldu eta jabetu behar dugu zenbat egin dezakegun osasuntsu egoteko. Kontua ez da bakarrik erretzeari uztea, kirola egitea eta alkohola murriztea. Esaterako, gure elikagaiei gehitutako produktu artifizialei buruz informatu beharko genuke. Izan ere, askok ez dute batere balio nutrizionalik gure organismorako. Eta elikagai osasuntsu eta elikagarriak exijitzen hasi beharko genuke. Bestetik, zientziaren eta teknologiaren aurrerapenak modu egoki eta arduratsuan erabili beharko genituzke. Izan ere, gure etxeko poluzio kimikoak eta gure aparatu elektronikoen poluzio elektromagnetikoak agerian utzi dute eragin zuzena dutela gaixotasun askoren garapenean.
* Erredakzioan itzulia

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!