Maiatzean hasi zen zerga hau eguneratzeko odisea, baina presaka ibiltzea bidelagun ona ez den arren, eta ordutik birritan onartu den arren, urtea amaitu aurretik hirugarren bat ere egongo dela aurreratu digute. Ohituta gaude, baina harrituta ere bai.
Kudeaketa falta hau Durangoko Azokan ere geratu da begi bistan. Honelako ekitaldietan ohikoak dira sortzen diren eragozpenak: kaleak zikin, autoak espaloian gaizki aparkatuta, traban... Galdetu barik ere, bistan dago jendea ez dagoela pozik hori dela-eta. Eta arazoari serio aurre egin ezik, eragozpenak areagotu egiten da.
Baina baikorrak izatea atsegin dugunez, gauza onez hitz egiten amaituko dugu. Aurten, elkartasun keinu argiak ikusi ditugu. Adibidez, Ongi Etorri Errefuxiatuak Durango taldearen sorrera. Gizarte honetako gaitzen aurka borrokatzea posible dela ikusi dugu ostegunero, eta hala jarraitu behar dugula. Gutxi badira ere, urratsak eman ditugu etxegabetzeen aurka, edo transnazionalen interes ilunen aurka.
Horiek horrela, jai zoriontsuak eta 2017 oparoa opa dizkizuegu. Gure partetik, Durangoren alde lanean jarraituko dugu, eta, batez ere, Durangorekin.
*Erredakzioan itzulia