Azken aldian, sei salaketa jarri dituzte durangarrei egindako sexu-erasoak direla-eta, eta arduratuta gaude. Zer gertatzen ari da? Jaietan zein egunerokoan, denon artean ahalegina egin behar dugu emakumeen kontrako indarkeria oro ekiditeko, denok dugu sanfaustoak zorionez eta askatasunez gozatzeko eskubidea.
Horregatik, denok jarri behar dugu zerbait gure aldetik, eta denok egon behar dugu adi halako erasoak eta jarrera matxistak salatzeko: pertsonok, instituzioek, eragileek eta abarrek. Erasotzaile bakar bat ere ez dadila geratu lasai, zigorrik gabe, eta erasoa jasan duen pertsona bakar bat ere ez dadila bakarrik sentitu.
Emakumeen kontrako indarkeria ere giza eskubideen urraketa bat da, eta denon artean desagerrarazi dezakegu. Gure gizarteak duen arazo bat da, eta irtenbidea gizartearengan berarengan dago, kondenatuz, salaketa jarriz, eta emakumeen kontrako jarrera sexistak eta sexu-indarkeria ez babestuz.
Goza ditzagun jaiak, goza dezagun jendearekin, eta gogora dezagun EZ, ezetz dela beti. Ondo pasa!
*Erredakzioan itzulia