Herritarrek instituzioetan parte hartzeko bidea aspaldi ezereztu zen, eta testigantzazkoa baino ez da orain, lau urtetik lau urtera botoa emateko baino ez da eta. Gero, herritar zein erakundeek ez dute erraz izango instituzioetara jotzea, asko izango baitira bidean aurkituko dituzten oztopoak. Izan ere, aurten, herritar eta elkarteen eskakizunik gehienak bazterreratu egin dira, zokoratu, batere aukerarik eman gabe. Entzuteko eta parte hartzeko kultura ia ez da existitzen.
Aurten onartutako toki-instituzioen lege berriaren gerizpean, erakunde eta elkarteen partaidetza aktiboa eta benetakoa sustatu nahi zen, baina udaleko batzorde informatibo itxi eta mugatuetan, eta jakina, ezetza eta bazterketa izan da herriak jaso duen erantzuna. Zergatik diote beldurra jendearen parte-hartzeari instituzioetan?
Auzoetan, lantokian zein bestelako esparruetan antolatzeko ordua da. Aliantzak ehuntzeko ordua da, eta elkarguneak sortzekoa, horixe baita boteretsua izateko eta herri ahalmena sortzeko modu bakarra. Herri indartsu bat, gizarte indartsu bat bere buruari entzuten diona da, autokritika egiteko gai dena, eta, batez ere, gizarte-eragile guztiekin aliantzak egin eta elkarguneak sortzen dituena.
Borrokan eta eraikitzen jarraituko dugu. Eta ez dugu urrats bakar bat ere emango atzera, bertan geratzeko etorri gara eta.
* Erredakzioan itzulia