Beste urtebetez, langileon bizi-baldintzak hobetzeko borroka dugu gogoan maiatzaren 1ean, 1886an Chicagon hil zituzten langileak oroitzeko aukeratutako egunean, hain zuzen. Beraz, ez da jaieguna, borrokarako eta aldarrikapenerako eguna baizik. Lan eta soldata duinak eskatzen ditugu guztientzat, eta egungo politika neoliberalek inposatutako prekarietatea arbuiatzen dugu. Aukera berdintasuna eskatzen dugu, eta, horretarako, azken lan erreformak indargabetzea.
Politika neoliberalak gaitzesten ditugu, lan eskubideak ez ezik eskubide sozial eta politikoak ere urratzen dituztelako. Ondasuna gutxi batzuen eskuetan egotea ere gaitzesten dugu. Horiek zenbait egitura baliatzen dituzte herrialdeetan lapurreta egiteko eta birbanaketa saihesteko, “offshore” sozietate opakuek eta euren neurrira egindako paradisu fiskalek antolatutako zerga-ihesaren bidez.
Horrexegatik, asko eta askorentzat egunero da maiatzaren 1a, eta egunero egunero aldarrikatzen dute lan duina izateko eskubidea, eurek ere eskubide berdinak dituztelako. Gaur ere bada maiatzaren 1a.
* Erredakzioan itzulia