Memoria historikorik eza

Egun hauetan, zorigaiztoko martxoaren 31 gogoratzen ari gara Durangon. Egun horretan bonbardatu zuten faxistek gure herria, 1937an. Egun seinalatuak dira hauek gure buruari galdetzeko ea behar den guztia egin dugun edo egiten dugun biktimen alde, edota “historiaren alfonbrapera bidaltzen dugun eskobatzen duguna”.

Memoria Historikoa Berreskuratzeko Elkarteek salatu egin dute Gobernuak ez duela bete beharrekoa betetzen giza eskubideen arloan. Gogoratu dute  Estatu Espainiarra bigarrena dela munduan, Kanbodiaren ostean, pertsona desagertuen kopuruari dagokionez. 114.226 gizon eta emakumeren gorpuzkiak daude hobi komunetan. Hobi batzuetan, milatik gora ere bai, identifikatu gabekoak eta senideek duintasunez ehortzi gabekoak.

Estatu Espainiarrak berretsi egin ditu desagerpen behartuei buruz NBEren Batzordean planteatutako ebazpen eta hitzarmen guztiak, baina, hala ere, oraindik ez daukagu gobernu bat biktima hauen giza eskubide urratuekin salbuespenik gabe konprometitzen dena.

Esan beharra dago ere, Memoriaren aldeko Elkarteak herrialdeen osoko laguntza biltzen ari direla Argentinaren kereilaren aurrean (María Servine de Cubriak darama aurrera).

Egun hauetan, galdera egin behar diogu geure buruari, keinu sinbolikoez gain, egiten ari ote garen senideen elkarteek eskatzen digutena:  Egia, justizia eta kalte-ordaina diktadura frankistaren biktimentzat.    

* Erredakzioan itzulia

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!