Oraingoan, bizi-baldintzen duintasun materialaren aldeko kanpaina abiarazi du, hiru helburu nagusirekin:
- Bizitza duinaren aldeko borrokaren arrazoiak aldarrikatzea, lan prekarietaterik gabekoa.
- Hile hauetan estalita egon den gure borroka publikoki berraktibatzea, gizarte eta lan alorretan.
- Alde guztietako talde, mugimendu, erakunde eta pertsonak partaide bihurtzea euren esfortzu, neke eta poztasunaren bitartez, eta jasotako elkartasuna adieraztea lasterka egingo den ekimen baten bitartez.
Correscales deritzo antolatutako ekimenari, eta prekarietatearen aurka egingo da korrika.
Lasterketa otsailaren 17an hasi zen, Bilbon. Guztira, 70 korrikalarik hartuko dute parte, eta 800 km baino gehiago egingo dituzte korrika. Hainbat udalerri zeharkatu ostean, otsailaren 22an amaituko da lasterketa, Bartzelonan.
Durangok ere hartu du parte duintasunaren ibilbide edo lasterketa honetan; bart, hain zuzen ere, 23:45ean. 41. kilometroa izan da Durango. Gure aldetik, gure babesa eman nahi diogu ekimen honi, halako ekimenei esker eskubide eta bizi-baldintza duin eta justuak lortuko baititugu hiritar guztientzat.
* Erredakzioan itzulia