Herritarren ekimenak

Azken garaiotan, herritarren ekimen ugari ikusi ditugu, oso esparru desberdinetan, pertsonen benetako arazoak agerian jarri eta arazo horiei modu demokratikoago eta parte-hartzaileago batean aurre eginda irtenbideak planteatzen dituztenak. Gero eta herritar gehiago dago guztioi eragiten diguten erabakietan eta bizitza publikoan parte hartzeko gogoz. Heldutasun demokratikoaren eta herritarren boterearen seinale da hori.


Hala ere, instituzio publikoak, udalak zein horiek kudeatzen dituztenak, hots, politikariak, ez dira, itxura batean, heldutasun horretara iritsi, eta ateak itxita dituzte oraindik. Beraz, herritarrei ezinezko egiten zaie euren proposamen eta kezkak aurkeztea, eztabaida publikoak mahaigaineratzea eta euren ekarpenekin erabaki bateratuak hartzea.

Durangaldean, herritarren hainbat ekimenen lekuko izan gara, instituzioek entzungor egin dietenak: herri kandidatura baten sorrera, haur parkeen estaldura, A-8 plataforma... eta politika zaharraren erantzuna betikoa da: entzungor egitea.

Herritarrok parte hartu nahi dugu, ahotsa izan nahi dugu. Herritarron ekimenak guk geuk aurkeztu nahi ditugu instituzioetan. Hori posible ez den artean, Herriaren Eskubidea SQ-2D taldekook gure esku dauden tresna eta bitartekari guztiak jarriko ditugu herritarren zerbitzura, euren ahotsa entzuna izan dadin instituzioetan. www.sq2d.info (zinegotzi birtuala)

* Erredakzioan itzulia

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!