Ez ahaztu, eta egin irribarre

Erabiltzailearen aurpegia Julian Rios Santiago (SQ-2D) 2015ko abe. 18a, 09:00

Abenduaren 20a aldaketarako aukera da, Euskal Herriarentzako aukera. Podemos Ahal Dugu talde politiko bakarra da milaka boto eta dozenaka eserleku euskaldunon esku jarri ditzakeena gure interesak defendatzeko, batez ere erabakitzeko eskubidea. Gure langileak eta autonomoak ere babestuko ditugu, Enplegu Iraunkorren aldeko planen bitartez, “plan ez kutsakorrak eta  ainguratuta ez daudenak, hain zuzen. Horrelakoak jasotzen ditu, besteak beste, Podemos Ahal Dugu-ren trantsizio energetikoaren planak. Bi zeregin eskatu nahi dizkizuet:


Ez ahaztea da lehena: ez ahaztu “black txartelak”, ez ahaztu etxegabetzeak, ez ahaztu “De Miguel kasua”, “Hiriko kasua”, “Epsilon kasua”, ez ahaztu Púnica, ez ahaztu Gürtel, ez ahaztu “Luis, gogor egin”, ez ahaztu Andaluziako EEEak, ez ahaztu lehentasunezko akzioen iruzurra, ez ahaztu Osakidetzako ilarak, ez ahaztu Hezkuntzaren murrizketak, ez ahaztu 135a, ez ahaztu lan erreforma. Bigarrenik, irribarre egiteko eskatzen dizuet:

Egin irribarre M15ari, egin irribarre enparantzei, egin irribarre etxegabetzeak eragozten dituzten auzotarrei, egin irribarre Ada Colauri, egin irribarre langile autonomoei eta enpresa txikietako buruei, egin irribarre lanera joateko goizaldeko seietan jaikitzen direnei, egin irribarre lanik gabe goizaldeko seietan jaikitzen direnei, egin irribarre hamabost orduko lanaldia duten amei, egin irribarre pentsioa luzatzeko ahaleginetan dabiltzan aitita-amamei, egin irribarre, egin irribarre, egin ahal da eta. A20an, eman botoa  Podemos Ahal Dugu taldeari

*Erredakzioan itzulia

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!