Horrez gain, zientzialari bikainak ditugu, baina atzerrira irten behar izaten dute ikerketa horiek aurrera eraman ahal izateko, eta gehienetan, kapital pribatua erabilita.
Horren guztiaren eraginez, gutxiengo gaixotasunen eraginpean bizi diren familiak babesik gabe uzten dira. Familia horiek, beharrezko tratamendu gehienen kargu egiteaz gain, ikerketarako finantzazioaz ere arduratu behar izaten dute.
Gizarte moduan, ausart jokatzeko eskatu behar diegu gure politikariei, industria indartsu horri aurre egiteko eta konpromiso sozial eta etiko handiagoa exijitzeko. Gainera, eragiten duten minaren arduradun izatea ere exijitu behar zaie. Bestalde, aipamen berezia egin nahiko genioke, besteak beste, Talidominaren eragina duen kolektiboari. Gizarteak, beste behin ere, bere elkartasuna eta eskuzabaltasuna agertu ditu, gobernarien aurretik dagoela erakutsita, jai-giro alai eta dibertigarrian, San Fausto jaien bezperatan.
Herriaren Eskubideatik San Fausto jai zoriontsuak igaro ditzazuen opatzea aprobetxatu nahiko genuke, jai eta ospakizunak errespetu eta pluraltasun giroan bizi ditzazuen, indarkeriarik eta erasorik gabe.