Benetako aniztasun bat

Erabiltzailearen aurpegia Juanan Bueno 2020ko mai. 15a, 09:00

Denontzako tokia izango duen mundu bat sortuko dugu? Eraso barik, beldur barik…

Maiatzaren 17an, Bifobia, Transfobia, Lesfobia eta Homofobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. 1990ean Osasunerako Mundu Erakundeak homosexualitatea gaixotasunen zerrendatik kendu zuen.

Asier Santamari(c)a aktibista transfeminista eta idazlea genero identitatearen arloan “marica” bezala identifikatzen da. Bere esanetan, marikek feminitate propioa daukate. Sentimendu pertsonal hori alde batera utzita, Santamari(c)ak hitzaldi batean ondorengoa esan zuen eta bertan esandakoa bai bada garrantzitsua: “El género y la sexualidad son dos códigos a través de los cuales hemos aprendido a leer los cuerpos. Pero estos idiomas generan violencias en los sujetos que no se ajustan a su gramática.” Erreflexio hau barneratzea oso garrantzitsua dela uste dut, denok egin beharko genukeena. Gaur egun EAEko gazteak gero eta toleranteagoak dira, eskerrak. 15 eta 29 urte bitarteko gazteen %94 ez daude ados “funtsean homosexualitatea gaixotasun  bat da eta horrela tratatu behar da” dioen esaldiarekin. Estatuan datua baxuagoa da, “tristemente”. Helduko al gara noizbait  %100era? Ojala!.

Denon ardura da gai honen inguruan hausnartzea. Neska-mutil asko sufritzen ari dira, eta ez eurak bakarrik, baita euren familiak ere. Askotan biolentzia moduan manifestatzen da eta  ezin dugu onartu. Ezin dugu onartu eraso transfoborik (ezta eraso matxistarik ere, noski!). Benetako aniztasun bat lortzea izango da gure helburua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!