Antzerkia

Erabiltzailearen aurpegia Juanan Bueno 2020ko ots. 21a, 08:40

Teloia jaitsi da, txaloak, zortzi emakume eta gizon bat. Artistak dira, bai, baina ez hori bakarrik... Ostirala, arratsaldeko zazpiak dira, San Agustin Kulturgunea beteta eta denok prest gauza magiko bat ikusteko; bai, magikoa, talde hau magikoa da, 3. adinekoen antzerki taldea. Beraien lana, beraien esfortzua, beraien konstantzia konpartitzeko prest. Gainditzea, euren buruarekiko konfiantza, kontzentrazioa, sormena, gorputzaren kontrola eta garrantzitsuena, talde lana, taldekide izatearen sentimendua. Ekonomikoki eta produktiboki ezertarako balio ez duzula sentitzen duzun mundu batetik, inor ez zarela sentitzen duzun mundu honetatik, zerbaiten parte, lagungarri zarela sentitzera. 

Artista hauek dagoenik eta errespeturik handiena merezi dute. Gure nagusiak dira eta ostiralean, bizitza guztian zehar egin duten moduan, eszenatokian erakutsi zuten momentuz asko dutela irakasteko. Eskerrik asko magikoak izateagatik, eskerrik asko bibratzeagatik, eta, batez ere, eskerrik asko  hain traumatikoa izan daitekeen erretiroaren ostean bizitza bat dagoela ikusarazteagatik. Gerontologia Sozialaren arabera, nagusiek, adierazpen artistikoari esker, oroimen eta sentimenduak kanpora ateratzen dituzte eta ikusle bakoitzak ere gauza bera sentitzea lortu duzue. Harro sentitu, gu zuetaz harro gaude eta. Oraindik asko daukazue mundu material honi laguntzeko, ez zaudete merkatutik kanpo. Beharrezkoak zarete. Gauza asko erakusten diguzue beti, eta, antzerkian ikusi dugunez, oraindik asko duzue erakusteke. Jarraitu mesedez, irribarre faltan gaude eta. Eskerrik asko!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!