Taldea egitea

Erabiltzailearen aurpegia Juanan Bueno 2020ko urt. 24a, 08:40

Urtarrilak 12, egun eguzkitsua baina hotza, negua da, eta hala behar du. Ima Durangoko alkatea eta ni Landako kiroldegiko saskibaloi partidak ikustera joan ginen, BSR Euskal kopako partidak ikustera. Badakit, BSR? Zeuen buruari zer den galdetzen diozue, ezta? Ulertzen dut, niri ere gertatu zitzaidan, eta pena ematen dit.

BSR jokalariak ausartak dira, indartsuak, azken batean norberaren hobetze maila handia dutenak. Saskibaloi jokalariak gurpil-aulkian. Saskiratze bakoitzean bizi ikasgai bat eman ziguten, lan ikasgai bat, ahalegin eta gainditze ikasgai bat. Jokalari hauengandik asko dugu ikasteko, bakoitzak bere istorio pertsonalarekin, ezberdinak euren artean baina helburu komun batekin: taldea egitea eta kiroltasunez borrokatu eta irabaztea.

Zer iruditzen zaizue? Bada, nik berriro diot, asko daukagula haiengandik ikasteko. Eskerrik asko goiz hotz hartan emozioz eta zirraraz betetako bost ordu horiek disfrutatzeko aukera emateagatik. Tristetu ninduena eserleku asko hutsik egotea izan zen. Hurrengoan beteko dugu kiroldegia? Bai, noski! Bizitzan, kirolean bezala, bat egitea da garrantzitsua, taldea egitea.

Helburuak lortzeko, badakit askotan trabak topatzen ditugula, baina guk, jokalariek euren gurpil-aulkian bezala, arnasa hartu behar dugu eta aurrera! “Lepoan hartu ta segi aurrera”. Askotan zaila da eta kanpotik hainbat arazo datozkigu gainera, baina berdin dio, indartsuak gara, izan behar gara eta izango gara. Eskerrik asko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!