Azken hiru urteetan gertatutakoa azalduko dizuet, oraingo legegintzaldikoetan, hain zuzen.
2015ean aurreko urteko aurrekontuak luzatu ziren, besterik gabe.
2016an negoziatzeko modua aldatu egin zen. Hori ongi, baina garaiz kanpo egin zen, eta ia urte erdi igaro ostean onartu ziren aurrekontuak. Zutabe honetan inoiz kontatu dizuedan moduan, Alderdi Popularrak zenbait hobekuntza negoziatu zituen zirriborroan, azkenean durangarren onerako direnak.
Aurtengo aldira etorrita, 2017an garaiz kanpo negoziatzea aukeratu da, baina apurtxo bat bakarrik eta bukatu gabe. Horrela, gobernu taldeak berriro ere oso berandu aurkeztu du zirriborroa, eta, jakina, hain berandu izatera, negoziazioetan ohartu dira hobe dela oraingo aurrekontuak ahaztu eta 2018koei ekitea.
Oraingoan ematen du honela jokatuko dela: zirriborroa aurkeztu eta urtea hasi aurretik negoziatzea. Baliteke akordioetara heltzea eta behar denerako onartuta izatea. Alderdi Popularrak begi onez ikusten ditu negoziazioak eta akordioak; izan ere, aurrekontuak onartzeak bizkortasuna eta onura ekartzen dizkio Durangori.
*Erredakzioan itzulia