Santa Anako Arkua

Erabiltzailearen aurpegia Josune Lopez Garcia 2017ko uzt. 7a, 08:30

Durango Erdi Aroko hiribildu harresitua izan zen. Hori badakigu. José Ángel Barrio Lozak dioenaren arabera, Durangoko harresietako zenbait atariren dokumentazio literario edo grafikoa dago, baina bakarra dago  gaur egun zutik herrian: Santa Anako Arkua.

Izen bereko plazan dago, Santa Ana plazan, Gaztelarako bide zaharraren irteeran. XVIII. mendearen amaieratik, gurdien ibildidea izan zen. Hiribilduko monumentu guztien artean, atari hau izango da, beharbada, enblematikoena, kanpotik Durango ondoen identifikatzen duena.

Santa Anako Arkua 1566an eraiki zuten, baina, 1743an, orduko sasoiari egokituta, udalak atari errenazentista kendu eta atari barrokoa eraiki zuen. Eta gaur egun ere horixe dugu herrian. Harrotasunez badaukagu ere, apur bat bertan behera utzita daukagu. Egia esan, aspaldi batean zikin eta zaindu gabe ikusten dugu.

Aurreko zutabean esan nizuen moduan, PPk proposamen bat egin zuen, zuzenketa bat egin zien 2016ko Durangoko aurrekontuei, Arkua  garbi, txukun eta argiztatuta izateko.

Hilabete batzuk behar izan dira  “irudi zaintzaileak” etortzeko, beste arrazoi batzuen artean, lan hori udan egitea komeni zelako. Aldamioa bere lekuan jarrita dago, eta aste gutxi barru Santa Anako Arkua berri-berri izango dugu. Ea denok pozik geratzen garen irudi berriarekin eta ea merezitako moduan gozatzen dugun.
* Erredakzioan itzulia

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!