Aurrekontuak

Erabiltzailearen aurpegia Josune Lopez Garcia 2017ko eka. 2a, 08:30

Iaz onartu egin ziren Durangoko Udaleko aurrekontuak 2016. urterako. Akordio bat egon zen horretarako, eta akordio horri esker PPk herritarrentzat garrantzitsuak diren sei zuzenketa atera zituen aurrera.

Abstentzioaren truke onartu ziren, eta abstentzio horri esker, hain zuzen ere, lortu ziren aurrekontuak 2016rako, 2014koak berriro luzatzea  saihestuta.

Duela urtebete arduraz jokatu genuen aurrekontuak onartzea erraztuta, eta, orduan, guztion interesak lehenetsi ziren, alderdienak alde batera utzita. Eta berri ona zela adierazi genuen.

Durangar modura, PPren orduko ekarpenak ekarri nahi nituzke gogora. Lehenik, zenbatekoekin hasita, 208.000 euroko diru-laguntza egon zen Durangoko langabeen kontrataziorako. Bigarrenik, 100.000 eurokoa Andra Mariko elizpeko argiteria ipintzeko eta egokitzeko. Hirugarrenik, 50.000 eurokoa Santa Anako Arkua txukuntzeko eta egokitzeko. Laugarrenik, 45.000 eurokoa ume guztien jolasetarako, euren gaitasuna bata zein bestea izan. Bosgarrenik, 30.000 eurokoa igerilekuetan behar diren eserleku egokituetarako, eta azkenik, 15.000 eurokoa mutxardadura-makina bat erosteko. Dagoeneko martxan dugu makina hori, eta emaitza ezin hobeak ekarri ditu, bai garbitasunean, bai herritarren segurtasunean, inork nahi ez dituen labainkadak saihestu baitira hari esker.   

2017rako, aipatu dizkizuedan bezalako ekarpen gehiago egitea nahi genuke Durangoko Urirako. Ia horiek guztiak aurrera eramaten ditugun.
*Erredakzioan itzulia

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!