Parte hartzea

Erabiltzailearen aurpegia Jorge Varela Dorrio 2021ko eka. 11a, 08:25

Herriaren Eskubidea sortu zenetik hitz hau beti izan da garrantzitsua. Alderdi independentea gara, Durangoko kaleetan jaioa eta herritar guztiei irekitako parte-hartze prozesu baten inguruan sortua. Horregatik, gure ekintza guztiei loturiko ikurra izan nahi dugu.

Ildo horretatik, hainbat parte-hartze prozesu abiarazi ditugu. Adibiderik argiena, beharbada, tren geltoki zaharreko lurrei buruzko herri galdeketa da. Baina baita martxan  jarri ditugun herritarrentzako beste prozesuak ere. Partehartu.durango.eus udal webgunearen bitartez hainbat prozesutan parte hartu ahal izan dute herritarrek, esaterako, aldez aurretik ez zeuden aurrekontu parte-hartzaileetan, nahiz eta legez derrigorrezkoak diren eta aurreko gobernu-taldeari urtero eskatzen genizkion; tokiko merkataritza suspertzeko plana (MSPB); udalerriko irisgarritasun plana... Aurrez-aurreko prozesuak ere gauzatu ditugu, hala nola Alde Zaharreko zaborren eredua, Otamotzena parkearen diseinua, COVID dela-eta ostalaritzarentzako diru-laguntzak...

Orain,  gobernuan bi urtez egon ondoren, hausnarketa egin eta orain arteko ibilbidea eta egiteke dagoena aztertu behar da. Eta, berriz ere, herritarrekin batera egin nahi dugu, saio irekietan. Izan ere, gobernantza alde guztiak entzutea, eurekin eztabaidatzea eta lan egitea delako. Durangon ditugun erronkei irtenbidea bilatzeko nahia dutenek bertan aurkituko gaituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!