Herrira

Erabiltzailearen aurpegia JonAnder Ramos 2017ko uzt. 14a, 08:30

Urtean zehar zain egon eta gero, oporraldia ate-joka dugu. Behin baino gehiagotan entzun izan dut zer nolako abantailak dituen “puebloa” izatea, are gehiago gure ohiko bizilekutik gertu bada. 

Horrela, eskapada egiteko aukera gehiago. Oporrek eta “puebloa-k” gaztaroa ekartzen didate burura; erlojurik gabeko egunak, aitonaren istorioak, amonaren gutiziak, baita hilabeteetan ikusi gabeko uda-lagunen istorioak ere.

Konturatu gabe “pueblo” horretaz beste modu batera disfrutatzera pasatu gara, seme-alabek deskubritu dute “herria”, eta honekin batera herri/pueblo horrek eskaintzen dizkien aukerak. Eurek, eboluzio linguistikoaren eraginez, “puebloa” baino, herria diote. Guk izan ez genuen aukera dute eurek orain, “puebloan” egonda ere euskaraz hitz egiteko aukera izan, euskaraz komunikatzeko eta olgetan ibiltzeko, lagun berriak egiteko, noiz edo noiz euskaldunak gainera. Horrek ere aberasten ditu gure egunak “puebloan”, futbolean zein igerilekuan euskara egiteko aukera izatea, alegia. Zer nolako aurpegia herrian euskarazko berbak entzutean.

Eta gezurra dirudien arren, zer nolako tirabirak hizkuntzaren harira. Batzuek, Euskal Herriaren mugan izan arren, ez dute ulertzen umeek libreki nahi duten hizkuntza erabiltzeko aukera izan behar dutela. Are gutxiago zer nolako aberastasuna suposatzen duen eurentzako Gaztelako lur horietan hain gertu duten hizkuntza, ingelesarekin edo frantsesarekin batera, entzutea. Beraz, uda honetan “puebloetan” zein herrietan, gazte zein heldu, egin dezagun euskaraz! 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!