Bigarrena, komunikazio sistema berri honi nerabeek, eta ez hain nerabeak direnek ere, zer nolako erabilpena ematen dioten. Amerikaren aurkikuntzaz aritzen ginen bitartean, atsedenean, ikasle bati entzun nion beste klasekide batekin Whatsapp bidez hitz egin zuela. Hitz egin? Nola? bota nion neure buruari. Tira, jarraitu dezagun. Oraingoan ere, gutxi dira atseden hori zigarroa erretzeko edo makinako zapore eskaseko kafetxoa hartzeko aprobetxatzen dutenak. Ez, moda Whatsappa erabiltzea da. Hitz egiteko akaso?
Amerikara bueltan, astrolabioz, kuadrantez eta brujulaz aritzera jarri ginen. Erdi Aroko asmakizunak, zenbait teorien arabera, Mundu Berriaren aurkikuntza gauzatzea ahalbidetu zuten trikimailuak, alegia. Eta, Colonek Whatsappa ezagutuko balu? Galdera ona! Tierra a la vista esaldi hura ziztu bizian mundutik barrena zabaltzeko aukera paregabea. Tamalez, Colonek ez zuen ezagutu. Ezta Humboldtek ere. Alemaniarra Durangaldean barrena sartu zenean, anekdotaz josi zuen bere eskuliburua. Imajina ezazue zer nolakoak izango ziren bere emaztearekin trukatutako Whatsappak. Taldea utzi du.