Aurrera baino, atzera jauzi egingo dut oraingoan. Egun seinalatua gaurkoa. Berrogei urte dira Arias Navarro presidenteak Caudilloaren heriotzaren berri eman zuela. Momentu haiek historia liburuetatik bizitzeko aukera baino ez dut izan, eta behin baino gehiagotan, gertuko nagusiei egun horietako bizipenak entzunak ditut: aldaketa garaia, aro ilun baten amaiera, etabarrekoak.
Berrogei urte bete dira ere marcha verde-tik, erregimenaren azken hauspoaldian Spanish Sahara arazoari irtenbide lotsagarri hura eman zenetik. Harrezkeroztik, sahararrak abandonatuak izan ziren, erbesteratuak.
Urtemuga hauekin bat Kataluniara begira gaude balizko Republica Catalá-ren sorrera dela eta, atrebentzia horren aurrean zer gertatuko ote den espero. Tankeak aterako dituzte? Tanke eta dekretuen artean, desobedientziaz eta legehaustez ari gara.
Far West-en moduan, indioen eta bakeroen artean murgildurik. Eta, atzera begira gauden honetan, berrogei urte bete dira ere 1992ko eta 2013ko argizaiola saridunek (Jon Bilbao eta Bill Douglass) Amerikanuak liburu sonatua argitaratu zutela, euskaldunak munduan jarri zituen lana, alegia.