Felipe VI.a

Erabiltzailearen aurpegia JonAnder Ramos 2015ko urr. 2a, 08:30

Edo akaso Letizia erregina izeneko hiribideak aurkitzea seguru ez dela zaila izango etorkizunean, nahiz eta 2007an Izen Geografikoen Normalizazioari buruzko Nazio Batuen 9. Konferentziak toponimoak kultura-ondare ukiezin direla zehaztu.


Durangerriko zenbait udalek euren ondare toponimikoa zaintzen, eta balioan jartzeko esfortzu itzelak egin dituzte, tartean Durangok ere. Lan horren aurkezpenean, alkatearen hitzok biltzen dira:”…leku-izenak laguntza ezinbestekoa dira, udalak etorkizunean izendatu behar dituen kale, industria-poligono eta edozein eratako eraikinei lekuan lekuko jatorrizko izena jartzeko…gure kultur ondarearen harribitxi ezin preziatuagoak… aski ezagunak batzuk, eta zokoratu samarrak beste batzuk. Guztion ardura da ahanzturaren geruzaz ez estaltzea…”

Udalbatzak hartutako erabakiaren ostean, aurrerantzean, emakume izenak lehenetsiko direla izendatuko diren hurrengo kale, plaza, parke, etab., arestian aipaturiko Nazio Batuen konferentziak pertsona izenen erabilera murrizten du: 1) bizi direnen izenen erabilera galaraztea, eta, 2) omendutakoak hiltzen direnetik erabili arte gutxieneko epe bat jartzea. Hortaz, zeozer gaizki egiten gabilz. Konturatu gabe, berdintasunaren izenean, herriaren ondarea zokoratzen jarraitzen dugu. Agian ez da momentua iraganean jarritako izenak berpentsatzeko, ezta Eneritz Iturriaga ziklistak kale izena merezi duen ala ez. Dena den, etorkizunean antzeko akatsetan ez erortzeko, aukeran Kakatza kalea nahiago Felipe VI. hiribidea baino.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!