Berdintasunari dagokionez, kartel burua emakume bat da: Leire Martinez; bestalde, emakumez osatutako txaranga, Goxo Txaranga eta 8 emakumez osatutako talde musikala, eta Las que Faltaban taldea izango ditugu; eta umoreari dagokionez ere, emakume bat izango da protagonista: Aroa Berrozpe.
Aniztasuna bigarren balioa da. Urtero daukagu M`Lomp eta Ganhako txaranga, eta aurten musika kubatarra euskaraz gehitu behar dugu, Tik tara taldearekin eta Ganhako jaia.
Tradizioak ezin dira ahaztu: artopila, Zezenak Dira, fanfarreak, bertsolariak, herri kirolak, eta aurten berreskuratu dugun nekazaritza azoka.
Gazteak kontuan izan ditugu Gazte Foro gauarekin, eta noski, etxekoak: 11 Ikusteko Jaioak, GAR, Luhartz eta L`atelier.
Auzoak oso garrantzitsuak dira eta aurten gure Patxikotxu auzoz auzo ibiliko da jaietan.
169 ekintzak aurrera eramateko, atzetik lan handia egon da eta ezin dut amaitu eskerrak eman barik. Mila esker Jai batzordean borondatez dauden guztiei eta udaleko teknikariei.
Jai zoriontsuak izan, aske eta errespetuz!