Udalekuen garrantzia

Erabiltzailearen aurpegia Jesica Ruiz 2026ko ekainaren 12a

Ikasturtea amaitzear daukagu dagoeneko, eta beraz, aurtengo udalekuen atarian ere bagaude. Haur eta Gazte Arloarentzat oso proiektu garrantzitsua da Udaro programa; adin-tarte desberdinetako 600 haur baino gehiago artatuko ditugu, eskaintza benetan oparoarekin: 120 plaza Txiki txokorako (3-5 urte), 120 plaza Hirikanpamendurako (6-10 urte), 72 plaza Abenturarako (11-14 urte), 100 plaza Ingelesez olgetan programarako (7-14 urte), 50 plaza kirol udalekuetarako (7-14 urte), 80 plaza udaleku artistikoetarako (3-10 urte), eta beste 60 plaza egoera zaurgarrian dauden haurrentzat.

Joan den urtean, berrikuntza gisa, iraileko udaleku artistikoa jarri genuen martxan; aurten, horrez gainera, beste nobedade bat daukagu: Gazte Aktiba, 15-16 urte bitarteko gazteentzat. Honela, gazteek eurek egindako proposamenari erantzuten saiatu gara. Bestalde, zenbait familien eskaerari ere erantzun nahian, behar bereziak dituzten haurrentzako plazak eskaini ditugu. Modalitate berri honetan aurten plaza gutxi eskaini ahal izan dugun arren, datorren urtean, programa lizitatu eta udalekuak inklusibo egiteko konpromisoa hartu dugu.

Sinetsita gaude modu horretan egin behar dela lan: lehenengo, herritarrak entzun; eta gero, jardun.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!