Haur eta nerabeei galdetu behar zaie

Erabiltzailearen aurpegia Jesica Ruiz 2026ko maiatzaren 8a

Durangoko Udalak datozen urteetako haur eta nerabeei begirako udal politikak diseinatzeko prozesua landu dugu. 2025. urteko datuen arabera, Durangon 0 eta 17 urte bitartean 4.811 pertsona daude, hau da, %15,9.

Udalerriko haur eta nerabeen egungo egoeraren azterketa osatzeko, besteak beste, Durangoko ikastetxeetako ikasleei zuzendutako inkesta bat egin da. 507 inkesta erantzun dira. Galdetegian hainbat gauzei buruz galdetu diegu: harremanak eta ongizate emozionala, aisialdia, osasuna, udal zerbitzu eta ekipamenduen inguruko balorazioa, entzuna izateko eskubidea eta parte hartzea, bizi baldintzak, indarkeria eta diskriminazioa, espazio publiko eta hiriaren inguruko pertzepzioa. Egindako galdera batzuk hauek dira:

Oro har, non sentitzen duzu dagoela zure bizitza une honetan?

Uste duzu zure iritzia kontuan hartzen dela ala ezentzuna sentitzen zara…?

Inoiz ikusi edo bizi dituzu borrokak eskolan, ikaskideak iraintzen zure eskolan, lagunak iraintzen kalean, sare sozialetan edo mugikorraren bidez norbait iraintzen edo zirikatzen?

Deneriko erantzunak eman dituzte eta datorren astean, maiatzaren 12an (18:00etan), emaitzak aurkeztuko ditugu pleno aretoan. Oso datu interesgarriak emango dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!