Adinekoentzako zentro berri baterako proiektua, Saibi kalean kokatuko dena. Proiektu hau parte-hartzailea izatea nahi dugu. Horretarako, adineko pertsonen elkargune berri horren beharrak aztertzen hasiko gara, elkarte eta erabiltzaileei zuzenean entzunda.
San Inazio parkearen estalkia, lau urteren ondoren, errealitate bilakatuko da. Dagoeneko esleitu da eta ekain-uztailerako buruturik egotea espero dugu.
Tabirako multikantxa berrirako proiektua, lehenbailehen gauzatu ahal izateko.
Gaur egun, lizitazio-prozesuan dagoen Kapitanenaren proiektua. Obrak 2026. urtearen amaieran hasteko aurreikuspena daukagu eta auzoko elkartearekin landutako proiektua da.
Pertsona guztien ongizatea. Aurrekontua handitu egin da arlo sozialean: berdintasun arloan (%6,7), Gizarte ekintzan (%17,70), immigrazioan (%16,18), haur eta gazterian (%5,99), komertzioan (%11,45)
Zergatik ez diogu gehiago erreparatzen batzen gaituenari bereizten gaituenari baino?