Egunotan guztiek disfruta dezaten, 30 jarduera baino gehiago antolatu dira 19 elkarteren parte-hartzearekin. Hainbat eremutako elkarteak ditugu: kulturalak, sozialak, merkatariak eta auzoetakoak. Elkarteek herria era batera edo bestera aberasten dute; beraz, zaindu ditzagun. Horiei esker, hainbat ekimen antolatzen dira Durangon, hala nola kontzertuak (Orfeoia, Arandoñoa, Jaizale, Tabira musika banda, Broken Salad herriko taldea, Herri maitea), auzoetako jolasak (Muruetatorre, San Fausto eta Otamotzena elkarteei esker), Auzo Alaik antolatutako kanpaiak, dantzak (Kriskitin dantza taldeari esker) edota Inurri Eskaut taldeak antolatutako gabon jaiak. Arlo sozialeko elkarteak ere aterako dira plazara: minbiziaren aurkako elkartea, Asebier eta DYA, eta, urtero legez, JAEDen zozketa egingo da.
Eta, noski, urteroko klasikoak ere izango ditugu: izotz pista abenduaren 20tik hasita, Olentzero eta Mari Domingi, Erregeak, haur parkeak, Dantzaro eta Luis Ibañezen Belenen erakusketa.
Egun hauek atseginak izatea eta Durangoko herritar guztiekin batera gozatzea opa dizuegu.