2019tik 2023ra ez da ezer egin etxebizitzen gaiari dagokionez. legegintzaldi honetan etxebizitza tasatuen ordenantza onartu da, eta gainera, Alokabiderekin hitzarmen bat sinatu da San Fauston babes sozialeko 16 etxebizitza alokairuan eskaintzeko. Horri lotuta, kanpaina bat egingo da herritar guztiei Biziguneren berri emateko. Bizigune programaren bidez, zure etxebizitza alokairu babestuaren merkatuan sartuko litzateke Eusko Jaurlaritzaren bitartez, eta hilero errenta kobratuko dela bermatuko da, baita etxebizitza egoera onean itzuliko dela ere.
Datu objektiboak: Durangon, 2023/12/31n, erroldatutako 1.045 pertsonak eskatu zuten etxea, 707 alokatzeko eta 338 erosteko. 2025/07/31n, berriz, erroldatutako 1.242 pertsonak egin zuten etxebizitza-eskaera; horietatik 809k alokatzeko interesa agertu zuten, eta 433k erostekoa.
 
        
        