Ikasturte hasiera

Erabiltzailearen aurpegia Jesica Ruiz 2025ko ira. 26a, 08:39

Iraila hilabete berezia izan ohi da, ikasturte hasierarekin batera eskolara eta lanera bueltatu beharra dugulako. Udalean ere hainbat ekintza hasten dira, horietako asko PSEk daramatzan arloetan: berdintasuna, adinekoak, gazteria…. Esaterako, irailean hasi ginen lehenengo aldiz antolatutako udaleku artistikoekin, eta San Fausto jaietako azken kontu solteak ixten (hilabete asko daramatzagu horietan lanean).

Adinekoei dagokienez, ikastaro berriekin hasiko gara, eta aurten inoiz baino plaza gehiago eskainiko dira. Esaterako, Tabira, Aramotz eta San Fausto auzoetan tailer berriak antolatu ditugu. Horrez gain, San Faustoko adinekoen bazkarirako izen-emateekin hasiko gara, eta aurten 650etik 800era handitu ditugu plazak.

Berdintasun arloan, ikastaro berriak prestatu ditugu, topaguneari bultzada eman diogu eta neska gazteentzako ikastaroak antolatu ditugu. Gainera, udalerriko hainbat eragilerekin batera jaietarako protokolo berria landu dugu.

Zerbitzu horien guztien atzean lan handia dago, betiere erabiltzaileen proposamenetan oinarrituta egiten dena. PSErentzat hori da entzutea eta Durango parte-hartzaileagoa eta solidarioagoa sustatzeko modurik onena, baita ikasturte hasiera pixka bat errazteko modua ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!