Pertsonak proiektu ororen erdigunean behar dira

Erabiltzailearen aurpegia Jesica Ruiz

Bi urte igaro dira Durangoko gobernuan sartu ginenetik, eta azken urte honetan PSE-EEk burututako ekintza sendoak nabarmendu nahi ditugu. Kudeatzen ditugun arlo guztietan pertsonak dira erdigune. Hona hemen adibide batzuk:

Berdintasuna: Indarkeria Unitatearen finkapena, ikastetxeetako formakuntzak, Andragunearen irisgarritasuna hobetzea edo jaietarako protokolo berria ezartzea.

Adinekoak: jarduerak auzoetara zabaltzea; nahi gabeko bakardadeari aurre egiteko Kafelagun zerbitzua abian jartzea.

Gizarte-kohesioa: elkarteentzako laguntzak handitzea edo Aholku Sarearen zerbitzua hobetzea.

Haurrak eta gazteak: lehen aldiz udalekuak egingo dira irailean; sexu-aholkularitza zerbitzu berria martxan jarri da eta gazteentzako proposamena egin da jaietarako.

Merkataritza: % 20 handitu ditugu ekintzailetzarako laguntzak; saltokientzako prestakuntza-saioak egin ditugu eta komertzioen errolda abian jarri dugu.

Hirigintzari dagokionez, gure lehentasunak dira San Inazio parkea estaltzea, Tabirako aldagelak, Antso Estegizko bigarren fasea, Kapitanena zentro-zibikoa eta San Faustoko 16 etxebizitza sozialak betetzea.

Argi dugu ekintza txikiekin gure bizilagunen bizitza hobetzen dela, eta horretan jarraituko dugu lanean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!