Benetan garrantzia duena

Erabiltzailearen aurpegia Jesica Ruiz 2025ko api. 11a, 08:53

Guk argi daukagu zer inporta zaien benetan durangarrei, eta zer kezka dituzten udalerri mailan, hala nola argiztapen ona, segurtasuna eta garbitasuna gure kaleetan. Proposamen zehatzak ere badituzte: ondo estalitako haur-parke bat, Aramotz edo Antso Estegizko obrak eta udako igerilekuetako aldagela berriak. Horrez gain, Euskadi osoa kezkatzen duten gai orokorrak daude: enplegu duina, osasun-sistema sendoa edota etxebizitza izateko aukera. Eta hor jarri behar ditugu indar guztiak.

Mundu mailan momentu honetan bi fronte nagusi ditugu: alde batetik, Trumpek ezarritako muga-zergak, eta, bestetik, eskuin muturraren gorakada, gure demokrazia arriskuan jartzen duten korronte autoritarioena, hain zuzen.

Eta arestian aipatu ditudan arazoetako bat bera ere ez da konpontzen Euskal Errepublikarekin, independentziarekin edo Estatutu politiko berri batekin, mundua erabat bestelako bideetatik baitoa, arrisku global horri aurre egiteko modua ez da isolatzea, ez da zatitzea..., gizartearen, gizatasunaren eta zibilizazioaren eredu bera duten beste batzuekin bat egitea baizik.

Jar dezagun arreta jendeari axola zaion horretan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!