- Alokabiderekin lanean ari gara 2025ean San Fauston ditugun 16 etxebizitza sozial herritarren eskura jarri ahal izateko.
- 18tik 35 urtera bitarteko gazteentzako alokairu-laguntzak hobetu ditugu. Otsailean aterako ditugu, eta alokairu kostua 850 €-ra igo dugu. Horrela, 50.000 €-ko diru laguntza eman ahal izango dugu (aurreko urteetan ez da 30.000 €-ra iritsi).
Horiez gain, beste kolektibo bat ere badago, laguntza horiek jasotzeko gutxieneko atalaseak gainditzen dituzten pertsonak, hain zuzen. Horiei ere ezinezkoa zaie etxebizitza bat izatea, prezio altua dutelako. Baina, bai, horientzat ere baditugu konponbideak, eta irtenbidea etxebizitza tasatuak dira. Laster argitaratuko ditugu etxebizitza horien lehen promoziora sartu ahal izateko oinarriak. Guk argi daukagu, guztiontzat gobernatzen dugu.