Datu objektiboak

Erabiltzailearen aurpegia Jesica Ruiz 2024ko abe. 13a, 08:30

2025erako aurrekontuak negoziatzen ari gara. Aurrekontuak Udalaren oinarrizko tresna dira.

Jakin badakigu aurtengo aurrekontuak zorrotzak direla, baina argi genuen lehenengo beharra zela pertsonak erdigunean dauden eremuak egoera onean edukitzea. Eta hori da egin duguna. Hona hemen hori islatzen duten datu batzuk: adinekoentzako aurrekontua %24,69 handitu dugu, auzo gehiagotan zerbitzu gehiago eta hobeak eskainiz; berdintasunean %13,18 igo dugu prebentzioa indartuz eta berdintasunarekin lotutako jardueretarako diru laguntzekin; gizarte-ekintzako aurrekontua %10,21 haziko da, arlo horretan pertsona bat gehiago kontratatuko baita, eta %10,11 gehiago bideratuko da kontrataziora eta enplegua sustatzeko udal-enplegu planera. Orokorrean, diru laguntzek igoera nabarmena izango dute arlo gehienetan. Segurtasuna ere oso garrantzitsua da guretzat; horregatik, berriro igo dugu aurrekontua, %7,72, hain zuzen ere.

Proiektu eta obrei dagokienez, merkatu plaza berritu eta Tabirako aldagelen proiektua martxan jarriko da, Antso Estegizko obraren bigarren fasearen hasierarekin eta Aramotz Berrituren amaierarekin batera. Eta ez dugu etxebizitzaren gaia ahazten, izan ere, urte askotan alokairu sozialeko etxebizitzarik eskura jarri gabe egon ondoren, aurten, azkenean, 16 etxebizitza berri izango ditugu. Bakoitzak atera ditzala bere ondorioak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!