Ikasturte berria

Erabiltzailearen aurpegia Jesica Ruiz 2024ko ira. 13a, 08:48

Iraila eskolara, lanera eta errutinara itzultzeko hilabetea da. Askorentzat sasoi triste eta gogorra izaten da, baina udaleko hainbat arlotatik itzulera hori atseginagoa izan dadin, aurten ere ikastaroen programa anitza aurkeztu dugu. Kasu batzuetan, aurreko urteetako ikastaroak errepikatu ditugu, arrakasta handia izan dutelako, eta beste batzuetan, berriz, ikastaro berriak proposatu ditugu.

Kulturan, urte osoko pintura ikastaroa edo hileko ikastaroak ditugu. Berdintasun arloan, jabekuntza eskolan, askotariko ikastaroak antolatu ditugu; adibidez, emakumeen nortasuna eta subjektibotasuna lantzekoak edo osasuna eta generoa lantzekoak. Eta nagusientzako, zahartze aktiborako programaren barruan 500 plaza baino gehiago eskainiko dira, psikomotrizitatea, ongizate emozionala edo erorikoen prebentzioa landu edo informatikan murgiltzeko, besteak beste. Ikastaro hauen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, hurbil zaitezte Andragunera edota Adinekoen zentrora.

Ikastaro batzuek jarduera fisikoa eta mentala sustatzea dute helburu; beste batzuek, ordea, gizartearen parte-hartzea eta ongizate emozionala sustatzea. Dena dela, guztien xedea jendearen bizi-kalitatea hobetzea eta erlazionatzea da.

Alderdi sozialistatik argi daukagu, garrantzitsuena pertsonak eta egunerokotasuna atseginagoa egiten duten keinu txikiak dira. Hainbeste aukeraren artean, seguru baten bat interesgarria iruditzen zaizula. Ez utzi ihes egiten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!