Jardunaldi hauek, suizidioa eta ongizate psikologikoa bezalako gai garrantzitsuei buruzko elkarrizketarako eta hausnarketarako espazio bat eskaintzeaz gain, herritarrak hain beharrezkoa den arlo honetako profesionalengana hurbiltzeko aukera paregabea ere badira. Hitzaldiak, ikasteko eta eztabaidatzeko gunea izateaz gain, osasun mentalari ematen zaion etengabeko babesaren erakusgarri ere badira. Psikologian, beste arloetan bezala, prebentzioa ere funtsezkoa da, eta horri erantzuten dio ekimen honek.
Durangon, gainera, psikobonuak ditugu, urtarrilean hasi eta azaroaren amaiera arte erabili ahal direnak. Momentuz, 2.222tik psikobonutik 1.973 saldu dira eta horietatik 405 erabili dira orain arte (%20 gutxi gorabehera), eta oraindik ere eskuragarri daude. Nahiz eta datu gutxi izan oraindik, psikologoek adierazi digute neskek mutilek baino gehiago erabili dituztela orain arte, eta adin guztietakoak direla. Kanpaina amaitzeko asko geratzen da, baina profesionalek esan digute gazteak ez direla joaten patologia bat dutelako, baizik eta krisi puntualengatik.
Lanean jarraituko dugu durangar guztien bizi-kalitatea hobetzeko ekimenak babestu eta sustatzeko. Interesa duten pertsona guztiak gonbidatzen ditugu aktiboki parte hartzera eta jardunaldi hauetan eskainiko diren baliabideak ahalik eta gehien aprobetxatzera.