Datu asko eman daitezke, baina 2024ko aurrekontuak onartzen direnean publiko egingo dira, eta hor ikusiko da zelan jaitsi den inbertsioetako gastua iazkoarekin alderatuta (1,3 milioi) eta nola handitu diren partida sozialak:
- Berdintasuna: +% 9,65
- Immigrazioa: +%6,03
- Adinekoak: +%5,04
- Gizarteratzea: +%12,24
- Parkeak eta lorategiak: +%14,90
- Argiak: +%27,91
Otamotzenako auzogunea: 3.000 €-tik 24.000 €-ra igo da, eta, horrez gain, % 50 handitu dugu auzoko elkartearekiko hitzarmena.
Argi daukagu zeintzuk diren gure lehentasunak: genero indarkeriaren unitatea martxan jartzea, adinekoentzako arreta hobetzea zentro berri bat izan arte, argiztapena hobetzea eta udal enplegu-plan bat abian jartzea, besteak beste.
Aurrekontuen zati handiena Aramotz eta Antso Estegizen inbertituko da, eta geratzen zaigun apurrarekin interes orokorraren alde egin behar; adibidez, Tabirako igerilekuetako aldagelak hobetu, eta energiarekin lotutako inbertsioak, hala nola plaka fotovoltaikoak. Funtsean: pertsonak erdigunean.