Bideragarritasuna garrantzitsua da

Erabiltzailearen aurpegia Jesica Ruiz 2023ko abe. 22a, 08:30

Azkenaldian askotan entzun dugu gizarte-etxe hitza, baina zer esan nahi du horrek? Hitzak berak esanahi polita du. Izan ere, horrelako leku batean hainbat espazio sor daitezke: bilera-gelak, kiroldegi bat edo liburutegi bat, besteak beste.

Durangok hedadura txikia du eta gainera laua da. Egia da badaudela auzo batzuk erdigunetik urrun daudenak, Otamotzena adibidez. Bertan gizarte-etxea egin zen, eta zabaldu bezain laster entzun genuen lehenengo gauza txikia zela izan zen. Gero San Faustokoa etorri zen, Kapitanena, guztira 178m2 erabilgarrirako milioi bat eurotik gorako proiektuarekin. Udalean zegoen egoera ekonomikoa zela eta, gelditu eta birpentsatzea erabaki genuen, zerbait eskuragarriagoa, handiagoa eta kostu txikiagokoa egiten saiatzeko. Bestela, hasierako planera itzuliko gara, baina politikaren erantzukizuna bideragarritasuna kontuan hartzea ere bada.

Eta gero Muruetatorre dago. Durangar gehienek ez dakite non dagoen euskaltegia, eta euskara bultzatu nahi dugu? Zergaitik ez dugu eramaten Euskaltegia Muruetatorrera? Eta horri gehitzen badiogu Musika Eskolako teilatua berritu behar dugula, milioi bat euro baino gehiagoko obra dela eta gutxienez 8 hilabeteko iraupena izango duela, eta 700 ikasle lekualdatu beharko ditugula urtebetez, non dago arazoa?

Kontuan izan behar da eraikin berri bakoitzak, lonja bakoitzak, espazio bakoitzak, gastu finko batzuk dituela: argia, ura, aseguruak..., eta hori guztia denon artean ordaintzen dugula. Beraz, bideragarritasun ekonomikoa garrantzitsua da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!