Orokorrean, batez ere premiagatik etortzen ziren, beren familiak aurrera atera ahal izateko lan baten bila. Haietako batzuk gerraostetik ere ihes egiten ari ziren, ezkerrekoak izatea zaila zen diktadura batetik, hain zuzen.
Bai, Andaluzia eta Extremadura utzi eta Euskadira etorri ziren aitona-amona horien biloba naiz, eta oso harro nago horretaz. Beharrak ekarritakoak, sustraiak hemen bota dituztenak, baina jatorrizko lurraldea ahaztu gabe dutenak. Egia da, gehienetan trenak ekarri zituela, baina batez ere beharrak, miseriak, beldurrak, lan egiteko gogoak edo familia aurrera ateratzeko gogoak ekarri zituen. Ezin dugu ahaztu, horiei guztiei esker, euren eskulanari esker, Euskadi industria motorra izan zela.
Gure aiton-amonek eta gurasoek erakutsi digute Durango maitatzen, durangarrak izaten, kultur aniztasunaren parte izaten… nahiz eta oraindik askotan, jendeari “euskaldun ziurtagiria” emateko ahalmena dutela uste dutenek gu kanpoan utzi nahi gaituzten.
Zoritxarrez, oraindik, norberaren lurra atzean uzteko beharra (kasu askotan bizia jokoan egonda ere), eta estigmatizazioa gaur egungo gaiak dira.