Medicusmundiri esker, Guatemalako errealitatea ezagutzeko aukera izan dugu. Herrialde horretan, jendea gosez hiltzen da : 5 urtetik beherako haurren %50ek baino gehiagok desnutrizioa pairatzen du, eta horrek erabateko asimetria soziala eragiten du. Herrialde horretan, biztanleriaren erdia indigena da, eta bigarren mailako biztanleak balira bezala tratatzen dituzte, %70 nekazariak dira, eta, gainera, horietako asko edateko urik eta argi elektrikorik gabe bizi dira. Bertako gazteen ametsa bizitza hobe baten bila emigratu ahal izatea da.
Bidaia horretan konturatzen zara zer behar dauden, zein zorionekoak garen, errealitatea uste baino okerragoa dela eta desberdintasunari aurre egitea dela oraindik daukagun erronka nagusiena.