Ezin genituen ordenagailuak piztu, ezin genuen urrutitik lan egin, ezin genuen posta elektronikoa erabili... Egoera honetan konturatzen gara teknologiaren eta Interneten mende gaudela. Ni oso teknologia zalea ez naizen arren, errealitate bat da teknologia berrietara egokitu behar garela, baina uste dut ez garela konturatzen gauza positibo asko izan arren, negatiboak ere badituela.
Lehenik, adineko asko sistematik kanpo geratzen ari dira, ezagutzarik eta erabiltzeko gaitasunik ez dutelako.
Bigarrenik, gutako bakoitzaren gainean erabateko kontrola dute: badakite zer erosten dugun, zer gustatzen zaigun, non gauden eta abar.
Eta, azkenik, teknologiarekin batera doazen sare sozialak daude. Alde batetik, itxuraz zoragarriak diren bizitzak erakusten dizkigute, eta beste aldetik, anonimotasunaren azpian nahi den guztia esateko aukera ematen digute, hala nola errespetu faltak, gezurrak, iradokizunak... Eta hauek guztiek ez diete batere laguntzen gero eta ugariagoak diren buruko gaixotasunei.
Teknologia, dena bezala, bere neurrian.