Hiru urte zain

Erabiltzailearen aurpegia Jesica Ruiz 2022ko urr. 7a, 10:00

Azken osoko bilkuran, Gobernu Taldeak Landako LESA aparkalekuaren prezio berriak onartu zituen. PSEn ados gaude LESAko aparkalekua 24 orduz irekitzeko beharra zegoela. Dudarik gabe zerbitzu horiek (estaliak eta guardiakoak) dituen aparkaleku batek tarifa altuagoa izan behar luke. Honaino denok ados.

Baina ezin dira prezio horiek justifikatu, hauek egokitzeko egin den inbertsioagatik. Orduan, zer egingo dugu TADUko parkinekin? Izan ere, urbanizaziorako 256.000 euroko inbertsioa eta sarbide-kontrolerako, berriz, 29.585 eurokoa egin da. Prentsaren bidez jakin dugunez, proposamena eguneko prezioa euro batekoa izatea da.

Bestalde, 2020ko ekainean, Gobernu Taldeak argazkia atera zuen Muriaseko (BM azpiko) aparkalekuarekin akordio batera iritsi zela esanez, hau da, aparkaleku pribatuarekin. Akordioa honako hau zen: LESAko prezioaren parekoa izatea. Gaur egun, Muriaseko (BM azpiko) aparkaleku horrek tarifa hauek ditu: 2,95 €/eguneko; 45 €/hileko eta 365 €/urteko.

Kontua da, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek LESAren aparkaleku publikorako onartu dituzten tarifak ez direla batere ohikoak: 0,82 €/orduko, 15 €/eguneko, edo, arraroak diren beste hainbat tarifa. Askotariko abonuak jarri nahi lituzkete: eguneko edo ordukako abonuak, erabileraren araberako abonuak, plaza bermatua luketenak, bermatu gabeko plazak… Errealitatea da tarifa hauek ez daudela erakargarriak eta koherenteak izateko diseinatuak.

Geratu zaigun zalantza honako hau da: ea Muriaseko aparkaleku pribatua bultzatu nahi duten edo aparkaleku bat beharrean garaje alokatuak izatea nahi duten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!