Udazkena itxaroten

Erabiltzailearen aurpegia Jesica Ruiz 2022ko ira. 9a, 10:00

Gogoratzen dugun udarik beroenetako bati agur esaten ari gara. Udako hilabete hauetan etengabe errepikatu digute udazken gogorra datorkigula. Hau, apartamentu eta hotelen, gasolinaren eta eguneroko beharrizanen prezio igoerarekin egiaztatu ahal izan dugu, besteak beste. Hala eta guztiz ere, Durango, iazko abuztuan bezala, hutsik geratu da. Alderantziz, turismoari buruzko datuek diotenez, gune turistikoetan zaila izan da bazkaltzeko edo afaltzeko mahai bat aurkitzea edo apartamentu, landetxe edo hotela lortzea. Argi dago azken bi urteetan pandemiarekin igarotakoaren ondoren oporretarako gogoa zegoela.

Datozen hileei hobeto aurre egin ahal izateko, Madrilgo Gobernuak salbuespenezko hainbat neurri jarri ditu abian, hala nola: gasolina litroko 20 zentimo merketzea, garraio publikoaren %50eko hobaria, edo gasaren BEZa %21etik %5era jaistea, Espainiak eta Portugalek Europan hainbeste borrokatutako salbuespen iberikoaz gain. Bestalde, hauek dira ezarriko dituzten zerga berriak: bankuei salbuespenezko eta aldi baterako zerga jartzea edo energia-enpresen aparteko irabaziei zerga berria ezartzea.

Izan ere, datorkigun krisiari aurre egin ahal izateko, 2008an bezala egin daiteke, bankuei dirua sartuz, edo, kasu honetan bezala, familiak arintzeko neurriak ezarriz. Inflazioa hain handia izanik, lehentasuna ahulenei, familiei eta enpresa txiki eta ertainei laguntzea izan behar litzateke, horiek baitira, beti bezala, gehien sufrituko dutenak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!