Horretarako, lehenik eta behin, lanpostu ona eta egonkorra eduki behar genuke. Askok lan erreforma kritikatu zuten aurkako botoa justifikatzeko (EAJ eta EH BILDU), baina errealitatea da emaitzak ematen ari dela. Egia da hasieran erreforma indargabetzea zela proposamena, baina gobernatzen duen orok daki gobernatzea desiragarria eta lor daitekeen gehiena uztartzea dela. Eta horixe egin zen. Batzuek aurkako botoa desenkusatu zuten, haien esanetan lan erreformak ez duelako Estatukoen aldean hitzarmen autonomikoen nagusitasuna bermatzen. Datu objektiboek erakusten dutenez, apirilean kontratazio mugagabearen gorakada errepikatu da, eta horrek maximo historikoak markatu ditu berriro (urtarrilean kontratuen %12 izan ziren mugagabeak, otsailean %16, martxoan % 21,5 eta apirilean % 30,5).
Durangoko langabeziari dagokionez, 1.359 langabe ditugu, eta horietatik erdiak baino gehiago 45 urtetik gorakoak dira. Ziur nago hauei Pegasus askorik ez zaiela axola. Beraz, jar dezagun arreta hiritarra benetan kezkatzen duen horretan.