Guretzat, Durangoko sozialistontzat, Urki-Hegoalde beti izan da lehentasun bat. Horrela adierazi genuen 2020ko aurrekontuetan, emendakin baten bidez eskatu genuenean, eta berdin egin dugu aurtengo aurrekontuetan. Harritu gaituena da Gobernu taldeak kontra bozkatu duela bi kasuetan, eta, orain, hiru hilabete geroago, kreditu aldaketa honekin topo egin dugu inolako azalpenik gabe.
Gainera, hiru urteko iraupena zeukan proiektua urte batera laburtu dute, jakinda ezinezkoa dela. Errepidea egiteak bakarrik 12 hilabeteko iraupena izango du, eta hasi baino lehen hainbat pauso eman beharko dira: pleguak, lizitazioa atera, adjudikazioa….. Horrek guztiak bere denbora darama. Beste alde batetik, jarri duten prezioa, 3,2 milioi euro, ez dago eguneratuta. Ikusiko dugu proiektua noiz amaitzen den eta zer kostu daukan.
Urki-Hegoalde amaitzea beharrezkoa da, horrek erraztuko baitu Eguzkitza industrializatzea, proiektu berriak ekartzea eta 4.0 lan berritzaileak erakartzea. Horrek guztiak lanpostuak eta errenta handitzea suposatuko du Durangorentzat. Beraz, ongi etorri Urki-Hegoalde.