Jakin badakigu merkatu plazaren berroneratzeak hausnarketa eta aldez aurreko lan handia behar duela plaza osoari irtenbiderik onena emateko. Udalak urteak daramatza konponbiderik ez dakarten kontratuak egiten. Hona hemen adibide argi batzuk:
-2019. urtearen hasieran: merkatu plazaren estrategiaren diseinuen kontratua egin zen (15.000 €-koa) eta emaitza 2020ko martxoaren 11n aurkeztu zen.
- 2020ko irailean: merkatu plazako erabilera, esperientziak eta euskarri fisikoak egokitzeko diseinuen kontratua egin zen (96.800 €-koa).
Azkenik, Durangoko hornidura-merkatuko postuen emakida, honekin 19tik 5 postu betetzea baino ez zen lortu. Logikoena zen, plaza gaur egun zein egoeratan dagoen ikusita.
Seguraski, plaza berriaren espazioaren eta euskarri fisikoen diseinuen proposamena eta egin beharreko inbertsioaren aurrekontua 2022aren amaieran edo 2023aren hasieran iritsiko dira; kasualitatez (edo ez), legegintzaldi honen amaieran. Erraza da esatea merkatu plazaren aldeko apustua egiten dugula, baina efektu-kolpeek eta propaganda-argazkiek ez dute arazoa konponduko.