Iaz bizi izan genuen osasun-larrialdiak justifikatu zuen ez egotea, baina aurten ez. Aurten ez diezaiogun errua pandemiari bota; izan ere, jarduera horren aforoa erraz kontrola daiteke, eta oso erraza da pilaketak saihestea.
Azkenengo asteetan hainbat kexa izan ditugu, adin desberdinetakoak hurbildu zaizkigu haserre, izotz pista eske. Datorren urtean ez dezatela jarri aitzakia modura aurrekontuetan ez dagoela jasota. Lortu ahal izateko bururatu zitzaigun modurik onena 2022ko aurrekontuetan emendakin baten bidez eskatzea izan zen, eta horrela egin genuen. Hasieran, erantzuna ezezkoa izan zen, hainbat aitzakia jarriz, baina azken orduan baiezkoa lortu genuen. Argi utzi nahi dugu, noski, ingurugiroa zaintzeko, jarriko den izotz pizta sintetikoa izango dela.
Alderdi sozialistak oposizio arduratsu bezala jokatu dugu; bada, hori da herritarrek eskatzen digutena. Beraz, oso pozik gaude, esan dezakegulako datozen Gabonetan, ezustekorik ezean, Durangok izotz-pista izango duela berriro!