Emisio baxuko gunea (EBG)

Erabiltzailearen aurpegia Jesica Ruiz 2021ko aza. 16a, 08:30

Irailean jarri zen martxan emisio baxuko gune berria. Gune horretan San Agustinalde eta Jose Miel Barandiaran kaleak sartzen dira, eta horrek suposatzen du asteburuetan hainbat aparleku desagertzea.

Horrek kexa ugari eragin ditu Alde Zaharreko bizilagunen aldetik. Kontuan izan behar dugu Alde Zaharreko etxebizitza gehienek ez dutela garajerik. Probaldian kexak areagotu ziren, eta udalak neurriak hartu behar izan zituen. Neurri horiek honakoak izan ziren: kaltetutako bizilagunek anbulatorio zaharraren ondoko aparkaleku txikian aparkatu ahal izatea eta Galtzareta kalean aparkatu ahal izatea. Edozelan ere, nork kontrolatuko du aparkatutako autoak bertakoak diren ala ez? Bada, lan hori udaltzaingoei esleitu zaie. Argi dago udaltzainak ezin direla horren arduradun izan, beste zeregin eta eskaera asko baitituzte betetzeko.

Argi daukagu udalerri guztietan emisio baxuko eremuak handitzea izan behar dela joera, baina, horrelako erabaki bat hartzen denean, argi izan behar da zeintzuk diren helburuak, datu zehatzekin. Orain arte arazoak baino ez ditu sortu kontu horrek. Izan ere, ziurtatu diezagukete, datuekin, autoek aparkalekua aurkitzeko ematen dituzten buelta guztiekin ez garela ari emisio gehiago sortzen?

Horrelako urrats bat ematen denean, lehenagotik aztertu behar dira ondo alderdi guztiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!