Hamazortzi hilabeteren ondoren, lanak amaitzen ari dira, baina hasierako desberdintasun handi batekin, benetako kostua 346.000 eurokoa izan dela. Kontuan izan behar dugu prezio honetan dagoela sarrera kontrol sistema jartzea. Galdera bat datorkit burura. 2019ko aurrekontuetan benetako prezioa jarri izan balitz, bozkatuenen artean egongo litzateke? Tamalez, galdera honen erantzuna ez dugu inoiz jakingo.
Gainera, disuasio-aparkaleku honen ondoan dagoen Landako zonalde guztia onartutako eta lizitazioan dagoen TAO-n sartzen da, gune berri bat sortuz. Suposatu dezakegu orduan, bertako kotxeak (egoiliarren txartela ateratzen ez dutenek batez ere) TADUn aparkatzen saiatuko direla. Eta hori ez gertatzeko geratzen den aukera bakarra ordainpeko aparkalekua izatea da. Gobernu taldeak adierazi duen bezala, prezioa sinbolikoa izango litzateke.
Azkenengo kostua eta obrak bukatzen ari dira, bai, orain jakitea falta zaigun gauza bakarra prezio sinboliko horren zenbatekoa da.