Regoyosen margolana ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Jesica Ruiz 2021ko mai. 21a, 08:34

Duela sei hilabete (azaroan) jakin genuen Durangoko Udalak Darío de Regoyosen margolan bat erosteko aukera izan zuela. Artelana partikular batena zen eta 120.0000 €-ko kostua zuen.

Horrek kalean sortu zuen zalapartaren ondorioz, hasiera batean, dirua soberakinetik bakarrik kendu zela esan zen, eta horrek ez zuela esan nahi erosketa egingo zenik. Hala ere, denok genekien koadro hori erosiko zela. Martxoaren hasieratik dago museoko biltegian gordeta, eta oso ondo zainduta, gainera. Orain, Merkatua Durangon lana ikusgai egoteko momentua heldu da. Horrekin batera, Durangoko Arte eta Historia Museoan artista asturiarraren beste bederatzi margolan ere egongo dira. Esan behar da margolana oso polita dela, eta, gainera, sozialistok proposatu genuela bere garaian artistak, Durangorekin zuen harremanagatik, kale bat izatea.

Maiatzaren 20an izan da inaugurazioa eta Alderdi Sozialistako kideok ez gara bertaratu. Izan ere, bizi dugun une ekonomiko delikatuarekin, ez dugu uste orain denik artelana eskuratzeko une egokia. Koherenteak izan behar gara eta argi izan denak ez duela balio argazki baterako.

Horrek ez du esan nahi ez garela joango erakusketa bisitatzera eta ez ditugula durangar guztiak bisita egitera animatzen. Museoko arduradunak antolatzen duen guztian egiten duen ahalegina eta bere dedikazioa ezagututa, ez dugu zalantzarik arrakastatsua izango dela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!