Zertan ari da pentsatzen gazte bat horrelako portaera izateko?
Oso kezkagarria da irakurtzea hiru gaztetik batek saihestezintzat edo onargarritzat jotzen duela bikotekidearen ordutegiak kontrolatzea, bikotekideak familia edo lagunak ikus ditzan eragoztea edo zer arropa jantzi behar duten esatea. Honek adierazten digu indarkeria sexista mota guztiek ez dutela baztertze bera.
Oraindik ere maitasunari buruzko mito asko daude: laranja erdia, maitasunak ahal du guztia, jeloskortasuna, esklusibitatea eta abar. Maitasunari buruzko sineste horiek guztiek bikote-harremanak toxiko bihurtzen dituzte. Indarkeria matxistarako bideak dira. Ez dira lehen begi kolpean ikusten diren erasoak, osagai psikologikoagoa duten erasoak baizik, identifikatzen zailagoak direnak.
Ez dezagun geure burua engainatu, oraindik oso urrun dugu berdintasuna eta lan asko dugu egiteko, batez ere gazteekin. Neskek ulertu behar dute inork ezin duela haiengatik erabaki eta askoz gutxiago euren bikotekideak.
Ezin gara besoak gurutzatuta geratu ikusten erasoak bata bestearen atzetik gertatzen ari direla. Denen arazo bat da eta lan egingo dugu elkarrekin behingoz?