Gabon desberdinak

Erabiltzailearen aurpegia Jesica Ruiz 2020ko abe. 18a, 08:48

Urte arrunt batean egun hauetan Gabonetako agendak betetzen egongo ginateke: kuadrillako afaria, antzinako lankideekin janaria, unibertsitateko lagunekin parranda... Eta nola ez, familiarekin elkartzen garenerako bakoitzak zer eramango dugun antolatzen (nik postrea, zuk hasierakoak edo amamak bakailaoa).

Zoritxarrez, aurtengo Gabonak askorentzat oso desberdinak izango dira, baina ahal dugun neurrian ilusioa mantendu behar dugu eta inoiz baino gehiago saiatu ere gure herriko komertzioetan erosketak egiten. Bakoitzak arduratsu jokatu beharko du eta etxekoekin soilik elkartu. Gomendio guztiei jarraitu behar diegu, maskara ahalik eta gutxien kendu, eskuak garbitu eta etxea aireatuta izan. Aurten ospatu gabe utziko ditugun ospakizun guztiak aurrera eramateko egunak izango ditugu etorkizunean eta ospakizun horietan maite ditugun pertsona guztiak bertan egotea nahi baldin badugu, orain elkar zaindu behar dugu.

Badirudi argia gero eta hurbilago ikusten dugula, txertoak espero baino lehenago helduko direla sumatzen da. Nahiz eta txertoen inguruan sortu den lasterketa oso fidagarria ez izan, ez dugu txertoa jartzeko beldurrik izan behar, zientzialariengan konfiantza osoa behar dugu. Eta ordura arte, kontuz ibiliko gara.

Zorionak eta urte berri on!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!